XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Donostia, aberatsentzako hiria Loraldian metaturiko aberastasun oparoez exkax gozatu ahal izan zuen herri xeheak.

Pilatze haren zatirik mardulena burgesiak bildua zuen bere eskuetan, burgesiaren talde hegemonikoak batipat.

1842. urtetik 1862.era bitartean lantegi berri franko altxatu zen Donostiako udal barrutian; kare hidraulikoa (porlana), txokolatea, poxpoloak, argizaiak, garagardoa, haltzariak, sokak, eskabetxea, litografiak... tankera honetako gauzatan besteak beste iharduten zuten fabrikek.

Gaineratiko Gipuzkoan eratzen ari zen industrializazioaren parekoa, erabat: industri-kontzentrazio txikiak, sektore ezberdin asko, kontsumorako produkzioaren nagusitasuna, lantegi txikiak edo ertainak, kapital-jatorri askotarikoa, eskualdeko baserrien soberakinez osotutako esku-lana.

Donostian, bada, industriarik egon, bazegoen, baita langile-kopuru altu samarra ere; nahiz eta garaiko deskribapenek ahaztu egiten zuten, are, batzutan, ezeztatu.

Inguruetan eraiki ziren lantegiak, haien alboan proletal familiak bizi izaki.

Ikusgaitzak beraz, beren izateari uko egin nahi ziotenentzat batipat.

Dakigunez, miseria gorrian bizi zen, gure lurraldean, garaiko proletalgoa.

Euskal industrializazioaren lehenengo fase hartan gertatu zen kapital-metatzea, esku-lanaren esplotazio kupidagabean oinarriturik zegoen.

Haur-lana, amaigabeko lanaldiak, destajuak, emakumeen lana, gizonezkoen erdipreziotan... behereneko soldatak zirela eta, guzti hori eta gehiago jasan beharrean aurkitzen ziren langileak, (...).